XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hernando de Cabezon ere denboraerdiaz mintzatu zen: Hiru erdilaburreko proportzio hirutarra denboraerdiaz idazten da hirua aurretik duela .

Erdi bat gehiagozko alterazioa (sexquialtera) eta sexquinta izenekoa deskribatzen ditu: Sexquialtera deitzen duten proportzioa erdilaburraren kontra hiru minimakoa eta bi minimen kontra sei seminimakoa da.

Hiru zifra ipintzen da eta gainean kalderoia eta konpas bakoitzean ipintzen da, konpas nagusia aldatzen ez delako.

Sexquinta izeneko proportzioa, konpaseko bost minimakoa da.

Gutxi erabiltzen da.

Batzuetan sexquiquarta ere deitu izan zaio.

Andres Lorente-k sexquialtera minor eta Maiorraren artean bereizketa egiten du hiru eta sei beherakoan eta gorakoan alegia.

Eta azkenik Pablo Nasarre-k desberdintasun batzuen berri ematen digu: Proportzio minorrak aire-barietate handia du.

Horregatik lau-lauko konpasa baino erabiliagoa da.

Hiru dira maizenik ikusten direnak: 1.- Puntturik gabeko Minima berdinak.

Era hau airosoa da konpasa zerbait azkarturik.